Hello friends! Mendialdea II eskolako Ingeleseko irakasleek Ginkana dibertigarri bat sortu dugu guztiontzat. Bertan, maila ezberdinetako hainbat galdera, asmakizun eta erronka aurkituko dituzue. Alde batetik, hizkuntzarekin eta ingeles- kulturarekin lotuta dauden galderak egongo dira; bestalde, gure gertuko inguarekin lotuta daudenak (Berriozar, Iruñea…). Erantzunak zuen Ingeleseko irakasleei bidali behar dizkiezue eta asko eskertuko genizueke argazki, bideo eta erantzun guztiak batera bidaltzen badituzue, email bakar batean . Primeran pasa dezazuen, honako hau proposatzen dizuegu: - Riddle s (Asmakizunak): Asmakizun guztien erantzunak marrazki baten bidez eman behar dituzue. Ondoren, argazki bat atera. - Question about English culture (Ingeles-kulturarekin loturiko galderak): Galdera hauen erantzunetarako irina erabiltzeko proposatzen dizuegu . Hau da, irina eta zuen eskuak/behatzak erabiliz, erantz...
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina