English gymkhana
Hello friends!
Mendialdea II eskolako Ingeleseko irakasleek Ginkana dibertigarri bat sortu dugu guztiontzat. Bertan, maila ezberdinetako hainbat galdera, asmakizun eta erronka aurkituko dituzue. Alde batetik, hizkuntzarekin eta ingeles- kulturarekin lotuta dauden galderak egongo dira; bestalde, gure gertuko inguarekin lotuta daudenak (Berriozar, Iruñea…).
Erantzunak zuen Ingeleseko irakasleei bidali behar dizkiezue eta asko eskertuko genizueke argazki, bideo eta
erantzun guztiak batera bidaltzen badituzue, email bakar batean.
Primeran pasa dezazuen, honako hau proposatzen dizuegu:
- Riddles (Asmakizunak): Asmakizun guztien erantzunak marrazki baten bidez eman behar dituzue. Ondoren, argazki bat atera.
- Question about English culture (Ingeles-kulturarekin loturiko galderak): Galdera hauen erantzunetarako
irina erabiltzeko proposatzen dizuegu. Hau da, irina eta zuen eskuak/behatzak erabiliz, erantzuna idatzi eta argazki bat atera.
- Questions about Berriozar/ Iruñea (Berriozar/ Iruñea- rekin loturiko galderak): Galdera hauen erantzunak zuek nahi duzuen moduan emateko aukera duzue. Adibidez: mimika eginez, objektuak erabiliz, makarroiak/dilistak erabiliz…
- Physical challenge (Erronkak): Erronkak grabatu beharko dituzue eta bideo horiek zuen irakasleei bidali.

Ginkana honen helburua, ONGI PASATZEA eta PARTE HARTZEA da. Beraz ez larritu galderaren bat zaila egiten
bazaizue, ahal duzuena egin ezazue! Erantzun guztiak jasotzean, irakasleok bideo polit bat egingo dugu
eta zuekin elkarbanatuko dugu!!!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina