Good morning friends!! Gaur aspaldian landu zenuten gai baten inguruan ikasiko dugu... arropa ! Badakizue nola esaten den kamiseta ingelesez? Eta berokia? Gaurkoan, arroparen inguruko hiztegia landuko dugu eta hasteko, Captain Jack laguntxoaren bideo hau ikusiko duzue! Eta jarraian duzuen bideoan, hainbat dinamika aurkitzeaz gain, jolas dibertigarri bat ere aurkituko duzue! Horretarako, arropen hiztegia prestatu dut... emaiozue begiradatxo bat hiztegiari eta ikusiko duzue zein ongi jolastu ahal izango duzuen!! :) Hona hemen bideoa. Ongi pasa!!!
Good morning again!! Jarraian aurkituko duzuen bideoarekin, eguraldiaren inguruan ikasitako hiztegia landuko dugu. Captain Jack-en London weather istorioan, Londres hirian zeuden Captain Jack eta bere lagunak. Bertan, eguraldi oso aldakorra egiten du normalean... Oroitzen al duzue nola esaten den eguzkitsua? Eta euritsua? Bideoa ikusi eta praktikatu! π Hemen duzue gure lagun Captain Jack -en eguraldiaren inguruko bideotxoa. Begira nola abesten duten haurrek!
Here there are some resources to practise vocabulary: click here . Here there are some of them: COUNTRIES FOOD AND DRINKS FURNITURE HEALTH BODY PARTS NATURE
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina